24_0106 Motor-gidari bat hil da A-8 autobidean, Muskiz parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Motor-gidari bat hil da A-8 autobidean, Muskiz parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Prentsa Zerbitzua
2024-02-17
Motor baten gidaria hil da gaur arratsaldean A-8 autobidean, Muskiz parean (Bizkaia), izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz. Zirkulazioa etenda geratu da errepide horretan, eta auto-ilarak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.
Arratsaldeko laurak bost gutxi aldera, motorzale batek istripua izan du A-8 autobidean, Muskiz parean, La Arena zubia igarota, Kantabriarako noranzkoan. Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira, eta zirkulazioa erabat eten dute, bi noranzkoetan.
Istripuan izandako zauri larrien ondorioz, motozikletaren gidaria ezbeharraren lekuan bertan hil da. Arratsaldeko bostak laurden gutxiagotan, zirkulazioa berriro ireki dute Bilborako noranzkoan, Kantabria aldera itxita zegoen bitartean, eta hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Ertzaintzak polizia-atestatua eta ikerketa bat ireki ditu trafiko-istripu horren arrazoiak argitzeko.