Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute droga-trafikoaren ustezko delitua leporatuta, Astigarragako industrialde batean kokainarekin harrapatu ondoren. Substantzia prentsatutako bi paketetan banatuta zeraman.
Hernaniko Ertzain-etxetik bere mugapean substantzia sorgorgarrien kontsumoaren eta trafikoaren kontra egindako ikerketen ondorioz, atzo, osteguna, pertsona bat zaintzeko dispositibo bat jarri zuten abian, era horretako delituekin zerikusia izan zezakeelakoan.
Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Astigarragako industrialde batean aurkitu zuten. Inplikatua, poliziaren esku-hartzeaz jabetu zenean, korrika ihes egiten saiatu zen, eta bilgarri bat bota zuen lorategi batera. Agente jarduleek berehala geldiarazi zuten, eta egiaztatu zuten gizonak plastikozko poltsa bat bota zuela. Poltsa horren barruan substantzia zuri bat, ustez kokaina, zuten bi pakete prentsatu zeuden. Bien pisua, guztira, ehun eta berrogeita hamar gramotik gorakoa zen. Ebidentzia horien aurrean, ustezko droga-trafikoagatik atxilotu zuten.
Arrastatua gaur, ostirala, eramango dute agintari judizialaren aurrera, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ostean.