24_0120 Barakaldo, bi atxilotu baserri batean lapurtzeagatik
Barakaldo, bi atxilotu baserri batean lapurtzeagatik
Servicio de prensa
2024-02-24
Ertzaintzako agenteek 36 eta 48 urteko bi gizon atxilotu dituzte, Barakaldoko baserri batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Antza denez, sarrerako atean egindako zulo batetik sartu ziren barrura.
Atzo, arratsaldeko ordu bata hogei gutxiagotan, Ertzaintzari jakinarazi zioten Barakaldoko Burtzeña auzoko etxe batean hiru pertsona zeudela.
Bertaratutako herritarren babeserako patruilek gizon bat aurkitu zuten kanpoaldean, plastikozko poltsa batzuetan bildutako aire konprimituko karabina bat zeramala. Une horretan, beste gizon bat ateratzen ari zen baserri barrutik, sarrerako atean egindako zulo batetik. Sarreraren ondoan hainbat objektu zeuden, horien artean, bi telefono mugikor eta hiru erloju. Froga horiek ikusita, biak atxilotu zituzten, indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita.
17 urteko gazte bat ere atzeman zuten eraikinaren inguruan, eta ikerketa ireki zioten lapurretan parte hartu zuelakoan.
Karabina eta berreskuratutako gainerako tresnak baserriaren jabeari itzuli zaizkio.
Bi atxilotuak epailearen esku utzi dituzte, polizia-izapideak amaitu ondoren.