Ertzaintza Ramón Doral Trabadeloren familiarekin batera izan da Ertzaintzaren Oiartzungo egoitzan egin den omenaldi-ekitaldian, ETAk hil zuenetik 28 urte igaro direnean. Lore-eskaintza gaur arratsaldean egin da haren oroimenez osatutako horma-irudiaren aurrean.
Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, Inteligentzia Bulego Nagusiko eta Gipuzkoako lurralde-bulegoko burutzekin, agenteekin eta “Montxo” Doralen lankideekin batera, omenaldi hunkigarria egin diote agenteari gaur, astelehena, atentatuan hil zutenetik 28 urte bete direnean. Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren Oiartzungo Zentralean egin da, bertan dagoen gune iraunkorrean “Montxo” omentzen duten irudiekin eta testuekin diseinatutako horma-irudiaren aurrean. Ekitaldian omenaldia Ertzaintzarekin batera antolatu duten senitarteko eta ahaideak ere izan dira.
Ramón Doral Ertzaintzako Informazioko ofizialordea 1996ko martxoaren 4an, 36 urte zituenean, hil zuen ETAk Irunen, bere autoaren azpian jarritako bonba itsatsi batekin.
Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.
15 agente hil zituen ETAk
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
- Carlos Díaz Arcocha (1985).
- Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
- Juan José Pacheco Cano (1988).
- Luis Hortelano García (1989).
- Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
- Joseba Goikoetxea Asla (1993).
- José Luis González Villanueva (1995).
- Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
- Ramón Doral Trabadelo (1996).
- José María Aguirre Larraona (1997).
- Jorge Díez Elorza (2000).
- Mikel Uribe Aurkia (2001).
- Iñaki Totorika Vega (2001).
- Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
- Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).