Ertzaintza Abanto-Zierbenako landa-lur batean aurkitutako pertsona baten giza hondarrak ikertzen ari da


24_0143 Ertzaintza Abanto-Zierbenako landa-lur batean aurkitutako pertsona baten giza hondarrak ikertzen ari da

Ertzaintza Abanto-Zierbenako landa-lur batean aurkitutako pertsona baten giza hondarrak ikertzen ari da

Prentsa Zerbitzua

2024-03-06

Ertzaintzak polizia-ikerketa hasi du Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan, landa-lur bateko sastrakadi batean, pertsona baten gorpuzkiak aurkitu ondoren.

Gorpua atzo arratsaldeko azken orduan aurkitu zuten, sasiak mozteko lanetan ari zirenean. Lekura Ertzaintza agertu zen gorpua babesteko, eta gaur goizean, argitan, Polizia Zientifikoaren Auzitegi Antropologiako Atala, Ertzaintzako Begi Ikuskapenak Ataleko agenteak eta segizio judiziala agertu dira.  

Hildakoaren gorpuzkiak Bilboko Auzitegiko Medikuntzako Institutura  eraman dituzte. Ertzaintzak ikerketa hasi du gorpua identifikatu eta heriotzaren inguruabarrak argitzeko.  

Jaitsi erantsitako dokumentua