Ertzaintza bigarren emakume batek salatutako lesio arinak ikertzen ari da; emakume hau ere, aurrekoa bezala, ez zen Reale Arenako partidaren aurreko istiluetan parte hartzen ari


24_0147 Ertzaintza bigarren emakume batek salatutako lesio arinak ikertzen ari da; emakume hau ere, aurrekoa bezala, ez zen Reale Arenako partidaren aurreko istiluetan parte hartzen ari

Ertzaintza bigarren emakume batek salatutako lesio arinak ikertzen ari da; emakume hau ere, aurrekoa bezala, ez zen Reale Arenako partidaren aurreko istiluetan parte hartzen ari

Prentsa Zerbitzua

2024-03-07

• Gainera, lanean ari dira desordena publikoak eragin zituzten, hiri-altzarietan kalte materialak egin zituzten eta Ertzaintzako 8 agenteri lesioak eragin zizkieten pertsonak identifikatzeko eta epailearen eskuetan jartzeko

Partida hasi aurreko uneetan Reale Arena inguruan zegoen beste emakume batek Donostiako Udaltzaingoaren aurrean salatu ditu bizkarrean jaso zuen inpaktu batek ustez eragindako lesio arinak. Pertsona hori ez zen parte hartzen ari partida hasi aurreko uneetan euskal jarraitzaile erradikalen talde antolatu batek hasitako desordena publikoetan.

Atzo jakindako kasuan bezala, prebentzio-neurri gisa, eta salatutako lesio arinen jatorria eta inguruabarrak argitzeko helburuarekin, Ertzaintzaren Barne Arazoetako Unitatea egin da ikerketa honen kargu, eta frogak biltzen, irudiak aztertzen, adierazpenak jasotzen, gertaerak berritzen eta beste hainbat izapide egiten ari da.

Ertzaintza lanean ari da desordena publikoak eragin zituzten, hiri-altzarietan kalte materialak egin zituzten eta Ertzaintzako 8 agenteri lesioak eragin zizkieten pertsonak identifikatzeko eta epailearen eskuetan jartzeko.