Gizon bat atxilotu dute Santurtziko farmazia batean indarrez lapurtzeagatik


24_0178 Gizon bat atxilotu dute Santurtziko farmazia batean indarrez lapurtzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Santurtziko farmazia batean indarrez lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2024-03-22

Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu dute Muskizen, Santurtziko farmazia batean indarrez lapurtzea egotzita.

Joan den hilaren 9an, Santurtziko farmazia bateko arduradunak Ertzaintzari salatu zion gauez lapurreta egin ziotela bere establezimenduan. Antza denez, egilea beirate bat hautsita sartu zen barrura, eta, horrela, erakusketari batetik dirua eta hainbat produktu lapurtzea lortu zuen.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, begi-ikuskapena egin zen, eta berehala jarri zen abian delitu-ekintza horren inguruko ikerketa. Egindako ikerketei esker, lapurretaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten: 33 urteko gizon bat. Polizia-aurrekari ugari ditu jabetzaren aurkako delituengatik, eta atzo arratsaldeko lehen orduan atxilotu zuten.

Polizia-bulegoetan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku utzi dute.