Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bidez, diru-laguntzen deialdi bat onartu du irabazi asmorik gabeko erakunde sozialen programetarako, baztertze-arriskuan aurkitzen diren pertsonen artean enplegua bultza dezaten. Horretarako, guztira 1.926.748,79 euro jarriko dira (horietatik 1,3 baino gehixeago enplegagarritasuna hobetzeko programetarako eta 610.000 aldi baterako kontratazioa sustatzeko).
Eskubide Sozialetako Departamentuak 1,9 milioi euroko inbertsioa egingo du gizarte-baztertze arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzeko
