Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibelen istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute


24_0210 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibelen istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibelen istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-04-13

Emakume bat orkatilan zauritu da gaur, larunbata, arratsaldean, Jaizkibelgo Koloreen Haraneko (Labetxu) ibilbidea egiten ari zela erorita. Ertzaintzaren helikoptero batek biktima erreskatatu eta Donostiara eraman du.

Arratsaldeko laurak hogei gutxi aldera, Sos Deiak 112 zerbitzuak ohartarazi du emakume bat orkatilan min hartuta zegoela, ezbehar baten ondorioz, Labetxu inguruan (Jaizkibelgo Koloreen Harana), Hondarribian. Berarekin zihoan pertsonak adierazi duenez, biktima ezin zen ibili eta sarbide zaileko gune batean zeuden.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-langileak mobilizatu dituzte. Emakumeari laguntza eman diote Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteek, eta, azkenean, polizia-helikoptero batek Donostiako suhiltzaile-etxera eraman du. Anbulantzia batek jaso du.