Hau da 2024-2025 ikasturterako Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eskaintza:
- Musika Hezkuntza Goiztiarra: 0-2 urte.
- Musika eta Mugimendua: 3-5 urte.
- Dantza: Euskal Dantza, Garaikidea eta Klasikoa: 6 urtetik aurrera.
- Musika Tailerra: 6-7 urte.
- Instrumentuak, kantua eta Musika Hizkuntza: 8 urtetik aurrera.
- Musika taldeak (Orkestrak, Bandak, Big Bandak, Rocka, Popa eta Jazza, Ensembleak, Gitarra, Txistua, Akordeoia eta Trikitixa): 8 urtetik aurrera.
- Irakasgai osagarriak (Helduentzako Musika Kultura, Harmonia, Moldaketak, Inprobisazioaren Hastapena eta Zuzendaritza Praktikak): 16 urtetik aurrera.
- Hezkuntza arauturako prestakuntza (ikasketa profesionaletarako eta goi mailako ikasketetarako prestakuntza taldeak): 12 urtetik aurrera.
- Musika Tailerra: 65 urtetik aurrera
Ekialdeko Barrutian adin guztietarako ikasgaiak egongo dira,txikienentzako eskoletatik hasi eta banakako prestakuntzaraino.
Eskaintza zabalagoa
Kantuak duen eskaerari erantzuna eman nahian, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak kantu eskaintza zabaltzea erabaki du. Kantu Modernoko irakasle berri bat gehitzeaz gain, adin tarte handiago bati eskainiko zaio. Aurreikusten diren ikasgai berrien artean daude:
- Abesbatza Gaztea (15 eta 30 urte bitartekoentzat)
- Abesbatza Txikiaren eskaintza (8-14 urte bitartekoentzat) handitu egingo da, 2 talde gehiago eskainiz
- Helduen Abesbatza edo Helduen Kantu Taldea (30 urtetik gorakoentzat) mantentzen direla
- 8 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzendutako Kantu Tailerra eskainiko da, talde txikietan beren ahots teknika hobetzeko aukera emanez.
Eskolan irakasten diren 3 espezialitateetan (Euskal Dantza, Garaikidea eta Klasikoa), adin guztietarako taldeak eskaintzen dira. 6 urtetik aurrera, dantzan hasi daitezke gazteenak. Helduek ere aukera dute dantzan hasteko, Euskal Dantza eta Dantza Garaikideko hastapeneko taldeetan, edo dantzaren gozamena berreskuratu eta dantzatzen jarraitzeko, Dantza Klasikoko, Dantza Garaikideko edo Euskal Dantzako maila aurreratuagoko taldeetan.
Gizarte intereseko prezioak
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Gizarte Intereseko Prezioak ditu. Hainbat talderentzat daude eskuragarri, hala nola DSBE (RGI) edo Gizarte Larrialdiko laguntza jasotzen dutenentzat, familia ugarientzat, zehaztutako diru sarrerak baino txikiagoak dituzten familientzat, guraso bakarreko familientzat eta Eskolan matrikulatutako kide anitzeko familia unitateentzat.
Herritarrentzako jarduerak
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako programa berezia. Ekimen honek, gaur bere hirugarren urtea betetzen duenak, bizitasunez betetako talde aparta bildu du, non psikomotrizitate ariketen eta melodien bidez memoria, kontzentrazioa, mugimendua, emozioak eta erlaxazioa suspertzen diren. (Adinduentzako Musika Tailerraren bideoa)
Eskolak jarduera berri bat jarri du abian, Erabakita! bideo sortaren bidez tresnen eskaintza zabala ezagutzeko.