Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik


24_0280 Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

Gernika-Lumoko taberna baten arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-05-16

Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu du Gernika-Lumon, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik. Arrastatuak ustez substantzia sorgorgarriak banatzen zituen bere ardurapeko tabernan.

Atzo arratsaldean Gernika-Lumon egindako drogaren aurkako operatibo batean, Ertzaintzako agenteek ostalaritza-establezimendu baten arduraduna atxilotu zuten droga-trafikoaren delitua leporatuta. Lokalean eta atxilotuaren etxebizitzan sartu eta miaketa egin zutenean, 350 gramo kokaina zituen poltsa bat, ketamina-kopuru txiki bat eta marihuana-kukuluak zituzten bost poltsa aurkitu zituzten.  

Operatiboaz arduratu ziren polizia-baliabideek susmo sendoa zuten lokalean substantzia sorgorgarriak saltzen eta banatzen zirela, eta inguruko kontsumitzaileak droga erostera hurbiltzen zirela eta bertan kontsumitzea ere baimenduta zegoela.  

Atxilotua datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.