Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean


24_0313 Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean

Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean

Prentsa zerbitzua

2024-05-30

Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Kontxako hondartzatik motxila bat lapurtu nahian ari zenean lapurretaren lekuko baten aurka kristalezko botila bat erabiliz.

Atzo, asteazkena, 20:15 aldera, delitu-egintzen prebentzio-lanetan ari ziren Ertzaintzako agenteek lapurreten eta ebasketengatik aurrekariak dituen gazte bat ikusi zuten Kontxako pasealekuan eta hondartzan zokomiran.

Ertzainek ikusi zuten gazte horrek bere toalla bainulari batzuen gauzak zituen beste toalla baten ondoan jarri zuela. Halako batean, susmagarriak motxiletako bat hartu zuen eta hondartzako arkuperantz abiatu zen. Lekuko batek egindakoa gaitzetsi zion eta lapurtutako motxila bere lekura itzultzeko eskatu zion, eta, horren aurrean, gazteak kristalezko botila bat erakutsi eta jotzeko mehatxua egin zion. Une horretan polizia-baliabideek esku hartu zuten gerta zitekeen erasoa eragozteko eta gaztea atxilotzeko, indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Lapurtutako motxila jabeari itzuli zioten.

Atxilotua gaur goizean jarri dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.