24_0326 Bi atxilotu Bastidan, txalet batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotu Bastidan, txalet batean lapurtzen saiatzeagatik
Servicio de prensa
2024-06-04
Ertzaintzako agenteek bi gazte atxilotu dituzte bart Bastidan, herriko etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik.
Atzo, astelehena, arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera, alarma-zentral baten deia jaso zuen SOS Deiak-ek, perimetroko hesia gainditu eta bi pertsona Bastidako familia bakarreko etxebizitza bateko lorategira sartu zirela ohartarazteko.
Bertaratutako patruilek bi gazte aurkitu zituzten etxe inguruan, susmagarriei buruz emandako deskribapenarekin bat zetozenak. Ertzainek deitu zietenean ihesean hasi ziren. Handik gutxira harrapatu zituzten, eta identifikatu eta atxilotu egin zituzten.
Egiaztatu ahal izan zutenez, gertaeren lekutik gertu dagoen herriko ur-biltegiko atea ere bortxatu zuten, eta eskailera bat lapurtu zuten. Antza denez, txaletera itzuli eta eskailera hori erabili nahi zuten barrura sartu ahal izateko.
19 eta 17 urteko atxilotuak epailearen aurrean agertu beharko dira datozen egunetan.