Espetxeratu egin dute Tolosaldean hainbat lapurreta egin dituen gaztea


24_0348 Espetxeratu egin dute Tolosaldean hainbat lapurreta egin dituen gaztea

Espetxeratu egin dute Tolosaldean hainbat lapurreta egin dituen gaztea

Servicio de prensa

2024-06-14

Ertzaintzak Ibarrako ostalaritza-establezimendu batetik dirua eta bi telefono mugikor lapurtzeagatik atxilotutako 26 urteko gaztea Martuteneko espetxera eraman dute. Atxilotua Tolosaldeko beste establezimendu batzuetan egindako lapurretengatik ere ari ziren ikertzen.

Atxilotutako gaztea Tolosaldeko establezimenduetan lapurretan aritzen zen delitugile ezaguna da. Joan den astearte goizaldean, pertsona hori Ibarrako ostalaritzako lokal batean sartu zen leiho bat behartuta, eta dirua eta bi telefono mugikor lapurtu zituen.  

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, jabea Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen, eta bertaratu ziren baliabideek segurtasun-kameren bidez identifikatu ahal izan zuten ustezko lapurra.  Ingurua miatu ondoren, susmagarria Tolosako geltokian aurkitu eta atxilotu zuten. Pertsona horri tabernatik lapurtutako bi telefono mugikor eta dirua aurkitu zizkioten.  

Ondarearen aurkako delituengatik polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan jarri zuten, eta guardiako epaileak Martuteneko espetxera eramateko agindua eman zuen.