24_0355 Bilbon atxilotu dute fisioterapia-zentro batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Bilbon atxilotu dute fisioterapia-zentro batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Servicio de prensa
2024-06-17
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, fisioterapia-saio batean paziente bati ustez sexu-erasoa egitea leporatuta.
Gaur goizeko 11:00ak aldera gertatu da Bilboko fisioterapia-zentro batean. Paziente batek Ertzaintzari jakinarazi dio belauneko lesio bat artatzeko kontsultan, tratatzen zuen fisioterapeutak sexu-erasoa egin diola.
Aipatutako zentrora hurbildu diren ertzainek gertatutakoari buruzko informazioa bildu dute eta, ondoren, ustezko erasotzailea atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta.
Bestalde, biktimak salaketa jarri du Ertzaintzan mediku-laguntza jaso ondoren.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute, eta, dagozkion eginbideak amaitutakoan, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.