Arrasate, pertsona bat hil da etxebizitza batean izandako sutean


23_0364 Arrasate, pertsona bat hil da etxebizitza batean izandako sutean

Arrasate, pertsona bat hil da etxebizitza batean izandako sutean

Servicio de prensa

2024-06-21

Pertsona bat hil da Arrasateko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, zorigaiztoko gertakaria nola gertatu den argitzeko.

Sutea arratsaldeko sei eta erdiak aldera piztu da Arrasateko etxebizitza batean, oraindik zehaztu gabe dauden arrazoiengatik. Hainbat larrialdi-zerbitzu bertaratu dira, eta suhiltzaileek esku hartu dute, eta etxean bizi zen emakume bat aurkitu dute, bizi-zantzurik gabe.

Bertaratutako medikuak biktima hil dela baieztatu du, eta berehala Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertaera tragikoa nola gertatu den argitzeko.