Eskoriatzan atxilotu dute beste bi gizoni botila batekin eraso egin ondoren


24_0378 Eskoriatzan atxilotu dute beste bi gizoni botila batekin eraso egin ondoren

Eskoriatzan atxilotu dute beste bi gizoni botila batekin eraso egin ondoren

Servicio de prensa

2024-06-30

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizeko lehenengo orduan, Eskoriatzan, borrokan ari zirela beste bi herritarri hautsitako kristalezko botila batekin eraso egin eta ebakiak eragin ondoren. Bi zaurituak ospitalera eraman behar izan dituzte.

Gaur goizeko zortziak baino lehentxeago, polizia- eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu dute Eskoriatzan, lehentxeago izan den borroka batean bi pertsona zauritu direla esanez. Berehala hurbildu da adierazitako lekura inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat, eta bertan aurkitu duten gizon batek ebakiak zituen lepoan eta sabel parean eta beste bat odola dariola zegoen belarrian zuen zauri batetik. Agenteek jakin ahal izan dutenez, pertsona batek eraso egin die biei hautsitako kristalezko botila batekin, eta adierazitako zauriak eragin dizkie.

Lekura agertu diren osasun-zerbitzuek egiaztatu dute bi zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman beharko zirela.

Agenteek egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan dute ustezko erasotzailea, eta beharrezko frogaketak egin ondoren atxilotu dute. Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute gero, zegozkion izapideak egin eta, horiek amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.