Ugao-Miraballesen gizon bat atxilotu dute arma zuriz eraso egiteagatik


24_0406 Ugao-Miraballesen gizon bat atxilotu dute arma zuriz eraso egiteagatik

Ugao-Miraballesen gizon bat atxilotu dute arma zuriz eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2024-07-15

Ertzainek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, arratsaldean, diskoteka baten aparkalekuan emakume bati arma zuri batekin bost aldiz eraso egin ondoren. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, toraxean eta bizkarrean baitzituen ebakiak.

Atzo, igandea, arratsaldeko 17:30ean, Ertzaintzari dei baten bide jakinarazi zioten emakume bati armaz zuriz eraso egin ziotela Ugaoko diskoteka baten ondoan aparkatutako auto baten barruan.

Bertaratu ziren polizia-dotazioek egiaztatu ahal izan zuten diskotekako segurtasun-langileek gizon bat zutela atxikita, emakume bati ustez arma zuri batekin eraso egin ziolako. Biktima anbulantzia batean artatzen ari ziren, toraxean eta bizkarrean ebakiak zituenez.

Ertzainek eskuetan ebakiak zituen inplikatua identifikatu zuten, eta giza hilketaren saiakera leporatuta atxilotu zuten.

Arrastatua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak hasteko, eta, horiek amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.