Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute


24_0416 Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-07-22

Gaur, astelehena, arratsaldean, Euskadiko larrialdi-zerbitzuak Jaizkibel mendira joan dira, Hondarribira (Gipuzkoa), eskalatzen ari zela erorita zauritutako 27 urteko mendizale bat erreskatatzeko.
Ertzaintzaren helikoptero batek, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideekin, biktima erreskatatu eta Donostiako ospitalera eraman du.

Gaur arratsaldeko laurak aldera, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakinarazi diote mendizale batek istripua izan duela Jaizkibel mendian, Hondarribiko zonalde batean, eskalatzen ari zela. Erorikoaren ondorioz, 27 urteko mendizale frantziarrak hanka hautsi du eta ezin izan du oinez jarraitu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdi-zerbitzuak bidali ditu bertara, besteak beste, suhiltzaileen baliabide bat eta Ertzaintzako zenbait baliabide biktimari laguntzeko. Azkenik, Ertzaintzaren helikoptero batek, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideekin, erreskatea egin du, eta 27 urteko mendizalea Donostiako ospitale batera eraman du, bertan artatzeko.