Bilbo, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek herritar bati mugikor bat lapurtzea saihestu du


24_0428 Bilbo, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek herritar bati mugikor bat lapurtzea saihestu du

Bilbo, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek herritar bati mugikor bat lapurtzea saihestu du

Servicio de prensa

2024-07-28

Ertzaintzako agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, ostalaritza-establezimendu bateko terrazan pertsona bati telefono mugikor bat deskuidoan lapurtu izana egotzita. Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapurreta ikusi eta ustezko lapurraren atzetik atera da.

Gertakariak atzo, larunbata, izan ziren, arratsaldeko lehen orduan, Bilboko Abando auzoko ostalaritza-establezimendu batean. Lapurretaren egilea terrazako mahai batera hurbildu zen, non tabernako bezero baten telefono mugikorra zegoen. Une horretan, lapurrak jertse bat jarri zuen telefonoaren gainean, eta handik urrundu zen, biktima konturatu gabe.

Zerbitzuz kanpo zegoen agente bat, delitua ikusi zuena, korrika atera zen taberna barrutik, eta handik metro batzuetara, lapurra harrapatu eta lapurtutako terminala berreskuratu zuen. Halaber, inplikatua herritarren babeserako patruila baten esku utzi zuen, eta atxilotu egin zuten, ustezko ebasketa-delitu bat egotzita.