Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntzak onartu ditu hezkuntzarekin lotutako ekimenak garatzeko

Asteartero bezala, Sailburuak Gobernu Kontseiluan bildu dira gaur goizean, Imanol Pradales Lehendakaria buru izanik.

Bileran, hainbat gairi buruzko akordioak hartu dira; besteak beste, hezkuntzaren arloan, 2 milioi euro baino gehiago onartu dira euskararekin, lanbide-heziketarekin eta hezkuntzako elkarteekin lotutako ekimenak garatzeko.

Era berean, Pradalesek XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programa aurkeztu die Sailburuei. Programa horrek EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko Koalizio Akordioa garatu eta zehazten du, eta, era berean, 2024-2025 ikasturtean garatu beharreko konpromisoak eta ekintzak jasotzen ditu. Testu hori, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaliko da.