Motorzale bat hil da Usurbilen istripua izan ostean


24_0435 Motorzale bat hil da Usurbilen istripua izan ostean

Motorzale bat hil da Usurbilen istripua izan ostean

Prentsa Zerbitzua

2024-07-31

53 urteko motorzale bat hil da gaur eguerdian Usurbilen (Gipuzkoa), auto baten aurka talka egin ostean. Istripuaren ondorioz, N-634 errepidea itxi egin dute ibilgailuentzat.

Istripua eguerdiko hamabi eta erdietan gertatu da, N-634 errepidean, Usurbil parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, motor batek eta auto batek talka egin dute eta motorzalea errepidean etzanda geratu da.

Gertakariaren berri izan bezain laster, larrialdi-zerbitzuak, Ertzaintzako patruilak eta osasun-taldea bertaratu dira, eta, beharrezko laguntza eman ondoren, haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ordu honetan, 13:15ean, N-634 errepidea itxita dago, gorpua jaso eta tartean dauden ibilgailuak eraman arte.