Gazte bat atxilotu dute Muskizen indarkeria erabiliz beste gazte batzuei lapurreta egiteagatik


24_0436 Gazte bat atxilotu dute Muskizen indarkeria erabiliz beste gazte batzuei lapurreta egiteagatik

Gazte bat atxilotu dute Muskizen indarkeria erabiliz beste gazte batzuei lapurreta egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-08-01

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Muskizen, Santurtzin indarkeria erabiliz gutxienez bi lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak, beste pertsona batekin batera, biktimei eraso egin zien lapurreta egiteko.

Orain atxilotu duten gazteak beste gazte batekin batera egindako lapurretetako bat joan den astean gertatu zen Santurtziko Peñota auzoan. Bi gazteak beste bi gazterengana hurbildu ziren, eta beldurtu eta eraso egin ondoren, zeramaten dirua eta beste objekturen bat kendu zizkieten.

Informazioa bildu ondoren, ikerketaz arduratu ziren Ertzaintzako agenteek jakin zuten lapurretaren egileen deskribapena eta delitua egiteko modua bat zetozela aurretik gertatutako beste gertaera batekoekin. Agenteek egindako ikerketaren ondorioz, egileetako bat atxilotu zuten, joan den asteartean Muskizen aurkitu ondoren.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, laguntzailea aurkitu eta atxilotu ahal izateko. Bi gazteek polizia-aurrekari ugari dituzte antzeko egintzengatik.