24_0447 Gizon bat atxilotu dute Bilboko janari lasterreko establezimendu batean lapurtzeagatik
Gizon bat atxilotu dute Bilboko janari lasterreko establezimendu batean lapurtzeagatik
Prentsa zerbitzua
2024-08-08
Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Bilboko ostalaritza-establezimendu batean lapurtzen saiatu eta ihes egiten saiatzeagatik.
Goizaldeko ordu bi eta erdiak pasatxo zirenean, Ertzaintzari jakinarazi zioten Bilboko Basurtu auzoko janari lasterreko lokal batean sartze-alarma bat zegoela. Berehala, baliabide bat bertaratu zen, eta egiaztatu ahal izan zuen sarrerako atea bortxatuta zegoela, eta hiritar batek lapurraren ihesaldiaren berri eman zion.
Agenteek 21 urteko gizon bat geldiaraztea lortu zuten. Besoetan ordenagailu eramangarri bat, hainbat tablet eta telefono mugikor, eskudirua eta torloju bat zituen, horietako batzuk lapurtutako lokalekoak zirelarik.
Egoera horren aurrean, antzeko aurrekariak zituen gaztea atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita, eta ertzain-etxera eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko.