Sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Gasteizen


24_0451 Sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Gasteizen

Sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Gasteizen

Servicio de prensa

2024-08-09

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo, joan den asteartean Gasteizko eraikin bateko trasteleku batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Biktima eta erasotzailea sare sozialetan elkar ezagutu ziren eta geratu ondoren gertatu zen erasoa.

Atxiloketa atzo arratsaldean izan zen, Ertzaintzak ustezko sexu-erasotzailea identifikatu ondoren. Ustezko erasotzailea ertzain-etxera deitu eta atxilotu egin zuten.

Emakumeak salatu zuenez, erasoa abuztuaren 6an gertatu zen, asteartean, Arabako hiriburuko Zabalgune auzoko etxebizitza bateko trastelekuetan. Bertan, gizonak sexu-ekintza baimendu gabe bat egitera behartu zuen biktima.

Atxilotua, 21 urtekoa, epailearen esku utzi dute gaur goizean, beharrezko polizia-eginbideak amaituta.