Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Txindokin


24_0454 Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Txindokin

Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Txindokin

Servicio de prensa

2024-08-09

Gaur, ostirala, arratsaldean, Euskadiko larrialdi-zerbitzuak Txindoki mendira (Abaltzisketa, Gipuzkoa) joan dira, iristeko zaila den eremu batean ondoezik zegoen 32 urteko mendizale bat erreskatatzeko. Ertzaintzaren helikopteroak, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideekin batera, Zumarragako ospitalera eraman du mendizalea.

Gaur, ostirala, arrtasaldeko hirurak hamar gutxitan Sos Deiak 112 Larrialdietako Koordinazio Zebitzuak abisua jaso du esanez, 32 urteko medizalea ondoezik sentitzen zela eta ezin zuela oinez ibili eta ver ibilbidearekin jarraitu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko (E.B.U.) Mendi Ataleko kideak dituen Ertzaintzaren helikopteroa bidali ditu bertara. Azkenik hegazkinak Zumarragako ospitalera eraman du 32 urteko mendizalea.