Getxo, gazte bat atxilotu dute arma zuriz erasotzeagatik

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Getxon, beste bati arma zuri batekin kalean eraso egin ondoren. Biktimak ebakiak zituen lokian eta besaurrean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, zauriak sendatzera.

Atzo, ostirala, 13:30ak pasata, Getxoko Algorta auzoko Maria Kristina plazaren ingurura joateko eskatu diete ertzainei, gizon bati labanaz eraso egin diotelako.

Iritsi direnean, ertzainek zenbait pertsonek ustezko erasotzailea atxikita zeukatela ikusi dute, bitartean biktima eskuineko lokitik eta besotik odola zeriola zegoen.

Polizia-zerbitzuek gertatutakoaren informazioa bildu dute, eta ustezko erasotzailearen labana hartu dute. Atxilotu egin dute, arma zuriz lesioak eragitea egotzita. Biktima, berriz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, osasun-laguntza jasotzeko.

Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egitejo, eta, gaur, epailearen esku utzi dute .