Gizon bat atxilotu dute Ondarroan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik


24_0466 Gizon bat atxilotu dute Ondarroan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Prentsa zerbitzua

2024-08-18

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Ondarroan emakume bati ukituak egiteagatik. Gertakaria herriko osasun-zentro batean jazo da.

Gertaera gaur goizeko 10:30ean izan da, Ondarroako osasun-zentro batean. Zentroko langilea den gizonezko batek lanean ari zen biktima, hau ere zentroko langilea, jazarri du. Biktimak uko egin die erasotzailearen intsinuazioei, eta ukituak egin dizkio bularretan eta ipurmasailetan.

Egoera horren aurrean biktimak alde egin eta Ondarroako Ertzain-etxean salaketa jarri du. Gertatutakoaren berri jasotzean, polizia-patruila bat osasun-zentrora joan da eta ustezko egilea, 31 urteko gizona, atxilotu du.

Atxilotua Ertzain-etxera eraman dute beharrezko eginbideak egiteko eta bertan jarraitzen du oraindik.