Mikel Merinok Reala utzi eta Arsenalen jokatuko du 2028ra arte

Realzale askok entzun nahi ez zuten albistea baieztatu da. Realak eta Arsenalek akordioa itxi dute Mikel Merino Londreseko klubera lekualdatzeko. Jokalari nafarra 33,5 milioi euroren truke joango da eta 5 milioi euro ere hainbat aldagairen truke akordatu dituzte gipuzkoarrek ‘Gunners’-ekin.

2018an heldu zenetik, 28 urteko erdilari nafarra funtsezko pieza izan da talde txuri-urdinean: 242 partida jokatu ditu talde donostiarrarekin, eta 25 gol sartu ditu guztira.