Bilbo, Ertzaintzako bi agentek itsasadarrera eroritako emakume bat erreskatatu dute


24_0473 Bilbo, Ertzaintzako bi agentek itsasadarrera eroritako emakume bat erreskatatu dute

Bilbo, Ertzaintzako bi agentek itsasadarrera eroritako emakume bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-08-25

Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko bi agente Bilboko itsasadarrera sartu dira uretara jausitako emakume bat bizirik ateratzeko, Jesusen Zerbitzariak kaiaren inguruan. Ondoren, emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Gertakariak goizeko bederatziak aldera izan dira, Jesusen Zerbitzariak kaiaren inguruan, Bilboko itsasadarrean. Emakume bat uretara erori eta ur gainean konorterik gabe zegoela jakin du Ertzaintzak.

Gertaera horiek ikusita, inguru horretan prebentzio-lanak egiten ari ziren Brigada Mugikorreko bi agente uretara sartu dira amkumea erreskatatzeko. Bertara iritsi direnean, eremu seguru batera hurbildu dute, eta handik, suhiltzaileen laguntzarekin, txalupan atera dute Erripako kairaino.

Biktima, 27 urteko neska bat, egonkortu ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian.