Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Anboto mendian


24_0479 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Anboto mendian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Anboto mendian

Servicio de prensa

2024-08-28

Ertzaintzaren helikoptero batek gaur, arratsaldeko, lehen orduan Anboto mendian erori eta zauritu den 64 urteko gizona erreskatatu du.

Gaur arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, herritar batek SOS Deiak 112 larrialdietarako arreta-zerbitzura deitu, eta ohartarazi du Anboto mendiaren inguruan mendizale bat zaurituta zegoela. Itxuraz, gailurretik jaisten ari zenean erori, eta bidea bere kabuz jarraitzea eragozten zioten kolpeak zituen.

Larrialdiei arreta emateko teknikariak Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak eta helikopteroa mobilizatu ditu, eta istripua izan duen pertsona erreskatatu dute. Ondoren, Osakidetzaren aireontzi batek osasun-zentro batera eraman du zauritua.