Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Raúl Pérez Iratxeta Artzain Egunean izan da Legazpin. Latxa ardiaren, Idiazabal gaztaren eta artzain txakurren inguruan garatu da programa.
Gainera, Amerikako artzainak diren Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra eta Joaquin Ezkurrari eta sektorean erreferentzia den Milagros Oiartzabali omenaldia eskaini diete. Hainbat lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisautza, gaztandegi tailerra, ardi eskileoaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi haragiaren lehiaketa izan dira jardunaldiaren amaieran.a