Neiker-ek zereal barietateak ebaluatzeko saiakuntzen emaitzak aurkeztuko ditu

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko NEIKER zentro teknologikoak kanpaina honetan zereal barietateak ebaluatzeko egiten ari diren saiakuntzen emaitzak aurkezteko antolatu du jardunaldi bat.

Zereal-barietateen ebaluazio-saiakuntzak zereal-sektoreari (teknikariak, nekazariak, industria laguntzailea eta administrazioari) zereal-barietate berrien eta labore estentsiboen egokitzapen agronomikoari eta kalitateari buruz, informazio zehatza eta praktikoa eskaintzea ahalbidetzen du Espaniniako laborantza-eremu ezberdinetan.

Jardunaldia 2024ko irailaren 20an, ostirala, izango da, 10:00etatik 12:00etara, Arkauteko Kapera aretoan, eta nekazariei, kudeaketa-zentroei eta administrazioko profesionalei zuzenduta dago.

IZENA EMATEAK

EGITARAUA

10:00 Ongietorria eta NEIKERen lanaren aurkezpena barietate berrien ebaluazioan.

10:30 Entsegu hauen emaitzak:

– Garia, udazken eta udaberriko garagarrak eta oloak.

– GENVCE sarea eta zerealen esperimentazioaren azken urteetako emaitzen konparazioa.

11:10 NEIKER 2024ren kanpo-sarearen emaitzak. Juan Bautista Relloso eta Ibai Elorza, NEIKEReko Ekoizpen eta Landare Babesa Departamentua.

11:30 Networking-a eta kafea

12:00 Jardunaldiaren amaiera.