Pertsona bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripu batean


24_0514 Pertsona bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripu batean

Pertsona bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2024-09-14

Emakume bat hil da gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Azpeitia parean, auto batek eta kamioi batek talka eginda.

Arratsaldeko laurak eta hamarrak aldera, auto batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute GI-631 errepidean, Azpeitia eta Lasao auzoen artean.

Autoko gidariak oso lesio larriak izan ditu eta, zoritxarrez, istripuaren lekuan bertan hil da. Era berean, kamioiko bidaiarietako bat zauritu da, eta Galdakaoko ospitalera eraman du Osakidetzaren helikopteroak. 

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da zirkulazioaren bi noranzkoetan.