Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik


24_0520 Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik

Bi atxilotu Irunen, etxebizitza batean lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2024-09-20

Atzo goizean, Ertzaintzak 24 eta 27 urteko bi gazte atxilotu zituen «in fraganti», Irungo familia bakarreko etxebizitza batean lapurtzeagatik.

Atzo, goizeko hamaikak inguruan, Ertzaintzak jakin zuen mugako herriko familia bakarreko etxe batean lapurreta egin zutela.

Jarraian, zenbait ertzain bertaratu ziren, eta, kanpotik, bi gazte ikusi zituzten etxetik irteten saiatzen, leiho behartu batetik. Bi pertsonak atzeman eta atxilotu zituzten, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Atxilotuetako batek motxila bat zeraman etxean lapurtutako bitxiekin, baita sarrailak behartzeko erabili ohi diren hainbat objektu ere.

Bitxiak jabeei itzuli zizkieten, eta bi gazteak ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko izapideak egiteko. Atxilotuak, polizia-aurrekari ugari dituztenak, epailearen esku jarriko dituzte datozen orduetan.