Nafarroa Koloretan 2024ko sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Gaur irekiko da epea interesdunek Nafarroa Koloretan sarirako hautagaitzak aurkez ditzaten. Sari hori Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak antolatu du, eta jendaurrean aitortzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean kulturarteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren erreferentzia positibo gisa nabarmendu den migratzaile baten ibilbidea eta/edo jarduerak.