Nafarroarentzat Europako MRR funtsetatik 603,5 milioi euro esleitu ziren abuztuan

Nafarroak, abuztuaren amaieran (31n), 603,53 milioi euro esleituta izan zituen Next Generation funtsen finantzaketatik. Abuztuaren 31n, 559,69 milioi jasota zituen, ia %93. Era berean, 2020tik 2026ra bitarteko denboraldirako, 523,91 milioi euroko gastuak baimenduta daude eta 256,81 milioi euroko gastuak aitortuta.