Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan


24_0547 Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan

Bi motorzale zauritu dira Añanan eta Zeanurin izandako bi istriputan

Servicio de prensa

2024-10-05

Bi motozikleta gidari zauritu dira gaur, larunbata, Euskadiko errepideetan izandako bi zirkulazio-istriputan; zehazki, A-2622 errepidean, Añana parean, eta N-240 errepidean, Barazar gainetik Zeanurirantz. Bide nagusi hori moztu egin dute, Osakidetzako helikoptero sanitarioak lurra har zezan, zauritua eramateko.

Lehenengo istripua 13:00ak ondoren gertatu da, A-2622 errepidean, Añana parean (Araba). Motozikleta bat errepidetik irten da eta gidaria zauritu egin da. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, eta 52 urteko biktima Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.

Bigarren gertakaria N-240 errepidean izan da, 14:30ean, Barazar mendatean, Zeanurin (Bizkaia), Bilborako noranzkoan. Motozikleta bat errepidetik atera da eta gidaria erori egin da. Ertzaintzaren patruilek istripua artatu eta trafikoa eten dute une batez, Osakidetzako larrialdietako helikopteroak lur har zezan. Zauritua, 64 urtekoa, Galdakaoko ospitalera eraman dute.