Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta


24_0553 Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta

Bilbon atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta

Prentsa Zerbitzua

2024-10-08

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du Bizkaiko hiriburuan, gazte bat bere borondatearen kontra sexu-harremanak izatera behartzeagatik.

Joan den ostiral goizaldean gertatu zen Bilboko Miribilla auzoko eremu batean. Bi pertsonak  borondatez joan ziren landa-eremura, baina, halako batean, arrastatu duten gizonak biktima sexu-harremanak izatera behartu zuen haren adostasunik gabe.  

Bertatik alde egitea lortu zuenean, biktima ospitale batera joan zen arreta jasotzera, eta Epaitegitik Ertzaintzari gertatutakoa ikertzeko eskatu zioten.  Ikerketaz arduratu ziren agenteek beharrezko kudeaketak egin zituzten ustezko erasotzailea aurkitzeko, eta igande arratsaldeko lehenengo orduan atxilotu zuten sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik. Atzo eguerdian epailearen aurrera eraman ondoren, guardiako epaileak kautelazko neurriak ezarrita aske uzteko agindua eman zuen.