Landa Garapenak Lurberri programa abiarazi du, lehen sektorean belaunaldien arteko erreleboa errazteko 12 ekintzekin

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lehen sektorean belaunaldien arteko erreleboa egiteko Lurberri programa aurkeztu du gaur. Programa horrek 12 ekintza zehatz biltzen ditu, gazteak nekazaritza, abeltzaintza edo nekazaritzako elikagaien jardueretan sar daitezen laguntzeko.