Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon, Gobelako kirol-instalazioetan lapurtzeagatik


24_0560 Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon, Gobelako kirol-instalazioetan lapurtzeagatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon, Gobelako kirol-instalazioetan lapurtzeagatik

Prentsa zerbitzua

2024-10-11

Ertzaintzako agenteek 18 eta 23 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo goizean Getxon, Gobela futbol-zelaiko aldageletan telefono mugikorrak lapurtzeagatik.

Atxilotuak, gizon bat eta emakume bat, Gobelako kirol-instalazioetara sartu ziren joan den igandean, irailaren 29an. Futbol-partida bat jokatzen ari ziren jokalariak kanpoan zirela aprobetxatuz, kanpoko taldearen aldageletan sartu ziren eta euren gauzak lapurtu zituzten.

Biktimek Ertzaintzaren aurrean salatu zuten hainbat telefono mugikor, dokumentazio, diru-kopuru txikiak eta beste objektu pertsonal batzuk lapurtu zituztela, hala nola kreditu-txartelak, garraio-txartelak edo kirol-arropak.

Ikerketaz arduratzen diren agenteek Ertzaintzaren eta Getxoko Udaltzaingoaren arteko operazio bateratu batean egindako ikerketak atzo goizean amaitu ziren, gertakarien ustezko bi egileak atxilotuta. Ertzain-etxean atxilotu zituzten biak, ebasketa-delitu bat egotzita. Eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utzi zituzten atzo arratsaldean.