24_0565 Ertzaintzak Txema Aguirre Larraona, ETAk 1997ko urriaren 13an hil zuen agentea, omendu du
Ertzaintzak Txema Aguirre Larraona, ETAk 1997ko urriaren 13an hil zuen agentea, omendu du
Prentsa Zerbitzua
2024-10-13
Ertzaintzak Txema Aguirre Larraona ertzaina omentzeko ekitaldia egin du gaur Bilbon, ETAk hil zuzenetik 27 urte bete direnean. Omenaldian Josu Bujanda Ertzaintzaren burua eta Jose Enrique Sanchez Molero Bilboko Ertzain-etxeko unitate-burua izan dira, beste agintari eta lankide batzuekin eta familiaren ordezkariekin batera. Bere izena daraman plazan, Guggenheim Museoaren ondoan, egin den ekitaldian lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.
Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute lankidearen oroimenez.
Txema Aguirre 1997ko urriaren 13an hil zuen ETAk, Bilboko Guggenheim Museoaren ingurua zaintzen ari zenean, museoaren inaugurazioa baino hainbat egun lehenago. Bertan atentatu bat prestatzen ari zen komando terrorista bateko kideetako batek tiro egin zion agenteari.
Konpromisoa Memoriarekin
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
- Carlos Díaz Arcocha (1985).
- Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
- Juan José Pacheco Cano (1988).
- Luis Hortelano García (1989).
- Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
- Joseba Goikoetxea Asla (1993).
- José Luis González Villanueva (1995).
- Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
- Ramón Doral Trabadelo (1996).
- José María Aguirre Larraona (1997).
- Jorge Díez Elorza (2000).
- Mikel Uribe Aurkia (2001).
- Iñaki Totorika Vega (2001).
- Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
- Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).