Ertzaintzak Arrasaten berreskuratu ditu Pontevedran egindako nazioarteko Enduro lehiaketa batean lapurtutako hiru motozikleta


24_0576 Ertzaintzak Arrasaten berreskuratu ditu Pontevedran egindako nazioarteko Enduro lehiaketa batean lapurtutako hiru motozikleta

Ertzaintzak Arrasaten berreskuratu ditu Pontevedran egindako nazioarteko Enduro lehiaketa batean lapurtutako hiru motozikleta

Prentsa Zerbitzua

2024-10-18

Ertzaintzako agenteek 41 eta 49 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur, ostirala, goizaldean, AP-1 autobidean, Arrasaten, atoi bat zeraman ibilgailu batean zihoazenean, Pontevedrako Enduroko munduko proba batzuetan lapurtutako eta partzialki desmuntatutako hiru motor baitzeramatzaten.

Gaur goizaldean, Lalín udalerriko (Pontevedra) Guardia Zibilak Ertzaintzari jakinarazi dio aste honetan Galizian egiten ari diren nazioarteko Enduro lehiaketa batean parte hartzen ari ziren hainbat motor lapurtu dituztela.  

Emandako datuetan oinarrituta eta egindako polizia-ikerketaren ondorioz, Deba-Urolako Ertzain-etxeko patruilek goizaldeko hiru eta erdiak aldera bi pertsona identifikatu dituzte Arrasaten, AP-1 autobideko zerbitzugune bateko aparkalekuan. Bi gizonak atoi bat zeraman lur orotako ibilgailu baten barruan zeuden. Atoi barruan matrikularik ez zuten eta partzialki desmuntatuta zeuden hiru motozikleta aurkitu dituzte, hainbat erremintarekin batera. Motorren bastidore-zenbakiak Pontevedran lapurtutako motorrenekin bat zetozela egiaztatu ondoren, biak atxilotu dituzte.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, lapurreta hori argitzeko eta konfiskatutako motozikletak legezko jabeei itzultzeko. Atxilotuak Epaitegira eramango dituzte beharrezko polizia-eginbideak amaitzen dituztenean.

Jaitsi Argazkia/Fotografía

Jaitsi Argazkia/Fotografía