Ertzaintzako 37 agentek osatutako ordezkaritzak 73 domina (urrezko 43 , zilarrezko 11 eta brontzezko 19) lortu ditu Portugalen, Bragan, urriaren 11tik 20ra bitartean, egin diren “European Police & Fire Games 2024” jokoetan, parte hartu duten diziplina guztietan.
Atzo, igandea, “X European Police & Fire Games” jokoei amaiera emateko zeremonia egin zen. Europako kirol anitzeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta 30 herrialde baino gehiagotatik iritsitako milaka parte-hartzaile izaten ditu. Segurtasunaren eta larrialdien esparruko kirol-lehiaketa nagusia da.
Ertzaintzaren taldea 6 emakumek eta 31 gizonek osatu dute, eta Bragan (Portugal) egin diren Europako joko horiek iraun duten 10 egunetan lortu dituzten 73 dominarekin itzuli dira Euskadira. Parte hartu duten ertzainek kirol-maila bikaina erakutsi dute, eta dominak hainbat diziplinatan lortu dituzte:
-Urrezko 43, txirrindularitza (14), igeriketa (8), Jiu-Jitsu (5), powerlifting (4), ergometroa (4), judoa (2), atletismoa (1), borroka librea (1) eta crossfit (1), taekwondo (1), tiroa (1) eta traila (1) diziplinetan banatuta.
-Zilarrezko 11, atletismoa (5), txirrindularitza (1), tiroa (1), Jiu-Jitsu (1), duatloia (1) eta orientazioa (1) eta traila (1) diziplinetan banatua.
-Brontzezko 19, txirrindularitza (5), Jiu-Jitsu (3), igeriketa (2), crossfit (1), orientazioa (1), borroka librea (1), cross country, (1) duatloia, padela (1), saskibalioa (1), dardoak (1) eta traila (1).
Ertzaintzak esperientzia zabala du nazioarteko kirol-lehiaketetan, eta 1997tik ari da Europako polizia eta suhiltzaileen joko hauetan parte hartzen. Azken edizio honetan, hamargarrenean, lortutako emaitzekin, Ertzaintzaren ordezkariek jada 425 domina lortu dituzte Europako txapelketa honetan.