Zarauzko landa eremuko emakumeekin berriketan

Berdintasun Departamentuak ekimen berri bat jarri du abian emakumeak, kasu honetan landa-ingurunekoak, ikusarazteko eta haien egoera aztertzeko. Horretarako beka baten bidez finantzatutako azterlan bat gauzatuko da.

Udan esleipen-prozesua abian jarri ondoren, Lakari kooperatibak bere proposamena aurkeztu zuen, eta proiektua eta dokumentazioa aztertu ondoren, bekarako aukeratutako hautagaia izan da.

Beka honen helburu nagusia landa-inguruneko emakumeen egoera aztertzea da, bertan gertatzen diren genero-desberdintasunak identifikatuz eta horiek gainditzeko hainbat estrategia ondorio gisa planteatuz. Helburu horrekin, emakume baserritarrekin lehen askaria antolatu dute Urtetako Elkartean, astelehenean, hilak 24, 17:30ean.

«Landa-inguruneko emakume zarauztar guztiak topaketa honetara joatera animatzen ditugu. Bertan, beren bizipenak, kezkak eta interesak helarazi ahal izango dituzte, landa-ingurunean emakumeentzat dauden inpaktuei alternatiba posibleak eskaini ahal izateko lehen erradiografia bat egin ahal izateko», adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).