BCMaterials nazioarteko erreferentziazko zentro gisa finkatzeko, funtsezko elementu bat zentroaren hedapena da, ildo eta arlo desberdinetarako ikertzaileak eta ikerketa-laborategi espezifikoak sartzeko espazio egokiak sortuz.
Laguntza horri esker, lau laborategi ezarriko dira, gure ingurune hurbileneko behar zientifiko eta teknologikoei erantzuteko, bai unibertsitate mailan, bai industria eta gizarte mailan ere.
Ikerketa Zuzendaritzak, 800.000 euroko zuzeneko laguntzaren bidez, energiaren, nanokimikaren eta ingurumena erremediatzeko eta mikrofabrikaziorako materialen laborategien ezarpena finantzatzen lagundu nahi du.