Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute gaur arratsaldean, Txindoki mendian, Abaltzisketan, erorikoa izan ondoren.
Gertakaria gaur arratsaldeko hiru eta erdietan izan da, dei batek SOS Deiak 112 Larrialdi Zerbitzura deitu duenean, Txindoki mendiaren inguruan istripua izan duen emakume baten berri emateko. Mendizaleak erorikoa izan du, eskumuturra hautsita zeukan eta zorabiatuta zegoen.
Ezbeharraren lekura iristeko zailtasunak ikusita, Larrialdietako Zerbitzuak Mendi Taldea, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta Oriako ertzain-etxeko unitateak mobilizatu ditu.
Mobilizatutako larrialdietako baliabideek, istripua izan duen emakumearenga iristean, baieztatu dute bera laguntzeko asmoz geratu den gizonezkoak, bihotzeko aurrekariak zituenak, nekea zuela, eta, ondorioz, emakumea baino lehenago eraman behar zutela. Helikopteroak, beraz, gizona Usabal futbol zelaira eraman du lehenik, eta emakumearen bila itzuli da, operazio bera egiteko.
Futbol zelaian osasun-baliabideen laguntza jaso ondoren, biktimak Asuncion Klinikara eraman dituzte.