Gobernu Kontseiluak gaurko batzarrean Balenciaga Museoari (Berroeta Aldamar merkataritza-sozietatea) zuzendutako 15.000 euroko dirulaguntza onartzea erabaki du. Patronatoko kideak diren instituzio publikoek, hau da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioa, aurre egin behar diete urtero ustiapen aurrekontuari eta dirulaguntza honen bidez konpromiso hori betetzen da.
Instituzioek egiten duten ekarpen ekonomiko honen bidez, kontabilitatea eramatea finantzatzen da batez ere, eta kontuen nahitaezko urteko auditoretza egiten da. Dirulaguntza hau urtero egiten da.