HABErekiko hitzarmena onartu da euskal espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei euskarazko eskolak emateko

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025era luzatzea HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin akordioa, euskal espetxeetan askatasunez gabetuta dauden pertsonei euskara irakasteko. 100.000 euroko aurrekontua du.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio HABErekiko kudeaketa-akordio honen luzapenari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan askatasunez gabetutako pertsonei ematen zaizkien euskara-ikastaroak, modalitate presentzialean zein autoikaskuntzakoan, antolatu, kontratatu eta jarraitzeko aukera eman du.

Ildo horretan, San Josék irailean aurreratu zuen, legegintzaldiko jarduera-ildoak aurkezteko Legebiltzarrean egindako agerraldian, espetxeetako graduen progresioari buruzko erabaki guztiak dagoeneko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzen zaizkiela preso guztiei. Sailburuak konpromiso hori hartu zuen, aldez aurretik terrorismo-delituengatik barneratutako pertsonekin bakarrik egiten zelako.