24_0595 Bi atxilotu Galdakaon, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotu Galdakaon, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-10-30
Ertzaintzak, Galdakaoko udaltzainekin batera, bi pertsona atxilotu ditu etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik. Poliziaren presentzia ikusita, erasotzaileak ihes egiten saiatu dira, baina agenteek atxiki egin dituzte, eta, gainera, mota horretako delituak egiteko erreminta eta tresna espezializatuak aurkitu dituzte bertan.
Gertakariak atzo eguerdiko hamabiak aldera izan ziren, Galdakaon, Ertzaintzari une horretan bertan egiten ari ziren lapurreta baten berri eman ziotenean.
Galdakaoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, ertzainak bertara iritsi ziren eta bi pertsona harrapatu zituzten aipatutako etxebizitzaren atarian, ihes egiten saiatuz, horrelako lapurretak egiteko erabili ohi diren tresnak eta erremintak bertan behera utzi ondoren. Objektu horien artean, bi gakorde eta bi xafla metaliko konfiskatu zituzten. Xafla horiek etxeetan sartzeko erabiltzen dira, «inpresioning» izeneko teknikaren bidez.
Bi susmagarriak gutxienez etxebizitza batean lapurtzeko asmoz bertan zeudela egiaztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko eginbideak egiteko.
Bi gizonak, 28 eta 40 urtekoak, eta lapurretekin eta ebasketekin lotutako delitu-aurrekariak dituztenak, epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan.